XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8.2.- Liburu-sail berri bat (Cymru)

Ideia hau Cymru-ko adiskideen artean sortu da: hizkuntza ukatuak ditugun herrion aurkezpena, elkarri elkar-lanean eta elkar-laguntzan egitea; eta ohi diren folklorekeriak gaindituz.

Argitaraketa elkarren artean egingo genuke, eta merkeago joko, beraz.

Liburu bakoitzean bospasei herri aurkeztuko dira; eta herri bakoitzari eskainiko zaion kapituluak, luzeera berbera izango duenez gero (8 orrialde), liburuen tamaina, aurkibideak eta sarrerak barne, 56 edo 64 orrialdetakoa izango da (alegia, sei edo zazpi herriren aurkezpena den arauera).

Parte amankomuna, grafikoa, 8.000 aletan argitaratuko da 2.000 ale x 4 hizkuntza, eman dezagun; eta, horretara, ale-kostua L 2,60 izango da (600 bat peseta).

Herri bakoitzaren ordezkariek bere 2.000 aleak saldu beharko ditu; baita, noski, testua eta irudiak prestatu ere.

Naiz saila bereziki neska-mutil gazteei zuzendua izan (14 urte arte), jende nagusiak ere eros ditzakeela uste dute ideiaren asmatzaileek.

Lehenengo saila, lehenengo liburua beraz, eta espero zitekeenez, sei herri zeltikoei dagokie: Cymru (Gales), Eire (Irlanda), Alba (Eskozia), Breizh (Bretainia), Kernewek (Cornuailles), eta Man-Uhartea.

Liburu honen maketa zehatza, aurtengo Frankfurt-eko Liburu Azokarako prestatzeko asmoa dago (1985ko Urrirako, beraz.)

Han bertan, orduan, herri bakoitzak bere tirada-eskabidea egingo du, salmenta 1986ko haseran abia dadin.

Liburu bakoitzean, bai izkribuak berak eta bai irudiek, zabalera aldakaitza hartuko dute: erditsua testua izango da, eta beste erditsua irudiak (20-25 bat argazki, normalean).

Honek guztiak, herri bakoitzarentzat, 8 plauma handi hartuko ditu (28 cm. x 20 cm., gutxi gora behera).

Argazkien erdiak koloretan joango dira.

Paper mota, 135 gramotakoa; eta azala koloretan.

Plangintzaren arauera talde bat hautatu behar da herri bakoitzean; (...).